Ekonomia -

lan gatazka

40 hegaldi kolokan daude Loiuko aireportuan datozen orduetarako, Vuelingeko greba dela eta

Vueling konpainiako kabinako tripulazioak lanuzteak egingo ditu gaurtik aurrera. Oraingoz, hiru hegaldi geratu dira bertan behera: Bartzelonatik Bilbora iristekoak ziren bi, eta Londrestik zetorren beste bat.

Loiuko aireportua. Artxiboko argazkia: EFE
Loiuko aireportua. Artxiboko argazkia: EFE
Loiuko aireportua. Artxiboko argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vueling konpainiako kabinako tripulazioak lanuzteak abiatuko ditu asteartean, eta aireportuetan eragozpenak espero dira, Loiuko aireportuan, besteak beste.

Izan ere, 40 hegaldi daude aurreikusita astearterako, eta horietan bidaiatzekoak diren 7.000 pertsona ingururi eragin diezaieke egoerak.

Dagoeneko hiru hegaldi geratu dira bertan behera astelehen arratsaldean zehar; horietako bi Bartzelonatik zetozen eta, bestea, Londresetik.

Greba deialdia

Stavla kabinako tripulatzaileen sindikatuak egin du grebarako deialdia Vuelingen, eta Estatu espainiarrean 2.250 behargin daude horretara deituta. % 13,4ko soldata igoera eskatzen dute.

Kataluniako airelineak ohar batean adierazi duenez, hamar hegalditik bederatzi aterako dira, eta gaineratu du langileek eskatzen duten soldata igoera ez dela bideragarria, konpainiak errentagarritasuna galduko lukeelako.

Akordiorik ezean, datozen hiru hilabeteetan greban jarraituko dute gaurtik urtarrilaren 31ra bitarteko astelehenetan, igandeetan eta ostiraletan; baita jai egunetan, abenduaren 24an eta 31n, eta urtarrilaren 5ean ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Lana berriak Gizartea Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Sindikatuak Lan gatazkak gaur