Ekonomia -

Laneko egurtasuna eta osasuna

Prekarietateak hil egiten duela salatzeko manisfetazioak egin ditu gehiengo sindikalak Bilbon eta Iruñean

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde e Hiru sindikatuak salatu dutenez, enpresa batzuek ez dute nahikoa prebentzio neurririk ezartzen, eta besteek, ez dute segurtasun neurriak bermatzeko kontrol nahikorik jartzen.

Prekarietatearen aurkako Bilboko manifestazioa. Irudia: @LABsindikatua
Prekarietatearen aurkako Bilboko manifestazioa.
Prekarietatearen aurkako Bilboko manifestazioa. Irudia: @LABsindikatua

1:19

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, apirilak 28, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, manifestazioak egin ditu gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuek Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohizunen prekarietateak hil egiten duela salatzeko. Sindikatuek enpresariak eta erakunde publikoak egin dituzte lan istripuen erantzule.

"Prekarietatea hiltzailea" lelopean, batzuek ez dutela nahikoa prebentzio neurririk ezartzen, eta besteek, ez dutela segurtasun neurriak bermatzeko kontrol nahikorik jartzen salatu dute ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde e Hiru sindikatuek.

Haien esanetan, lan istripuak egiturazko arazoak dira. Horren isla da murrizketen eta covidaren ondorioz 2021ean lan-jarduerak behera egin arren, lan-ezbeharren kopuruak gora egin duela Hego Euskal Herrian: % 10 Euskal Autonomía Erkidegoan, % ia 17 Nafarroan, sindikatuen arabera.

Horrez gainera, beste salaketa bat ere egin dute sindikatuek: estatistika ofizialek laneko gaixotasunen azpi-erregistroa jasotzen dutela.

Lurdes Eraso LABeko ordezkariaren esanetan "erruduna patronala da, enpresetan ez baitu prebentzioa egiten eta interes ekonomikoak lehenesten ditu". Erakundeei, berriz, alor honetan inbertsio gehiago egiteko deia egin die, eta ez dezatela beste aldera begiratu.

Euskal Autonomia Erkidegoan Comisiones Obreras eta UGT norbere aldetik bildu badira ere, Nafarroan, elkarrekin egin dute bilkura-protesta. Bi sindikatuak kezkatuta azaldu dira Nafarroak lan-istripuei dagokienean izan duen gorakada ikusita. Iaz orotara, 10.000 istripu izan ziren eta 13 heriotzeko balantzearekin itxi zen urtea. Horregatik, lan-prebentzioa erdigunean jartzeko eskatu diote Foru Gobernuari.

Lan istripu eta heriotzen zenbaketa sistema ezberdina egiten du Osalanek, sindikatuekin alderatuta, eta hortan datza bi aldeek ematen duten zenbaki dantzaren arrazoia. Lourdes Iscar Osalanen zuzendari nagusiak dio ez dituztela datuak ezkutatzen eta istripu guztiak ikertzen direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasunari buruzko albisteak Albisteak Osakidetza Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB EAE albisteak Gizartea bideoak Ekonomia Gaurko titularrak Albisteak Osasun albisteak gaur CCOO albisteak UGT azken ordukoa Euskal sindikatuak Nafarroako Osasun Zerbitzua