Ekonomia -

Hezkuntza akordioa

Steilas: "Aurkeztutako hezkuntza dokumentuak zehaztasun falta handia dauka, ezin dugu abiapuntutzat hartu"

"Badirudi asmo kontrajarriak ditugula, gure helburua Euskal Eskola Publikoa erdigunean kokatzea baita", esan du sindikatuak.

Steilas sindikatuaren agerraldia
Steilas sindikatuaren agerraldia
Steilas sindikatuaren agerraldia

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza dokumentuaren zirriborroari emendakinak egiteko epea luzatu den honetan, Steilas sindikatutik ekarpenak egin nahi izan dituzte, "prozesu benetan parte-hartzailea" izatea espero dutelako.

Sindikatuak argi du hezkuntza sistemak jauzi bat eman behar duela. "Zoritxarrez, orain arte argitaratutakoari erreparatuz, badirudi asmo kontrajarriak ditugula, gure helburua Euskal Eskola Publikoa erdigunean kokatzea da. Publikotasuna ardatz xedea izanik, zailtasunez izan ahalko da adostasunik ikastetxe itunduen patronalen mesederako, bi sare horien interesak kontrajarriak dira eta", esan dute.

Halaber, gogora ekarri dute "dualtasunak ekarri gaituela hezkuntza sistemaren egoera lazgarri honetara, gizarte kohesioaren kaltetan". "Hezkuntza itun honek hori ulertu ezean, egun dugun arrakala sozialak eta aukera desberdintasunak beren horretan jarraituko dute. Horretarako ez da adostasunik behar", adierazi dute.

Gainera, "aurkezturiko dokumentuak zehaztasun falta handia du, ezin dugu abiapuntutzat hartu, ez da inolaz ere programatikoa eta ez du neurri zuzentzaile zehatz bakar bat ere ezartzen", gaineratu dute.

Gauzak horrela, hezkuntza sistema bideratzeko proposamen batzuk egin dituzte, eta, adibidez, beharrezkotzat jo dute langileen lan baldintzak hobetzea, eta hezkuntzak gizarte kohesionatzaile gisa duen funtzioa erdigunean jartzea.

Bukatzeko, salatu dute euskarazko murgiltze ereduaren alde egiteko hankamotz gelditzen dela akordioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Heziberri hezkuntza plana Eusko Jaurlaritza Albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Hezkuntza Sindikatuak Steilas