Ekonomia -

Lan-gatazka

Itunpeko zentroetako sindikatuak, patronalak eta Hezkuntza astelehenean bilduko dira

Lan Harremanen Kontseiluaren bitartekaritzarekin, hiru aldeak akordio batera heltzen saiatuko dira. Sindikatuek hilabeteko greba deitu dute itunpeko ikastetxeetan, azaroan.

ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuetako ordezkariak. Artxiboko argazkia: EFE
ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuetako ordezkariak.
ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuetako ordezkariak. Artxiboko argazkia: EFE

1:14

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itunpeko ikastetxetako patronalak, sindikatuak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila datorren astelehenean bilduko dira Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan, lan-gatazkari irtenbidea emateko asmoz.

Batzarra goizeko 10:00etan hasiko da eta Lan Harremanen Kontseiluaren bitartekaritzaren laguntzarekin egingo dute.  

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak bileran parte hartzeko prest zegoela jakin ostean, Kristau Eskolak –itunpeko ikastetxeetako patronal nagusia- Lan Harremanen Kontseiluari gatazkan bitartekari izateko prozedura abian jartzeko eskatu zion.

Aurrez, ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek hilaren 24an biltzeko eskatu zien patronalei eta Hezkuntza Saileko ordezkariei.

Patronalak negoziatzeko borondaterik ez zuela egiaztatuta, sindikatuek hilabeteko greba deitu zuten azaroaren 7tik abenduaren 5era bitartean.

CCOO sindikatuko ordezkari batek azpimarratu du hiru aldiz eskatu dutela patronalekin eta Hezkuntza Sailarekin hiru aldeko bilera bat egitea, baina orain arte aukera horri uko egin zaiola. Asteleheneko batzarrera, baina, "akordioa lortzeko asmoz" joango direla ziurtatu du.

Horrez gain, hilabeteko greba deialdia justifikatuta dagoela esan du, "mehatxurik ez badago, (patronala eta Hezkuntza Saila) mugitzen ez direlako".  

Gatazkari amaiera emango dion akordioa lortzea "erraza" izango dela adierazi du, "horretarako borondatea badakarte". Besteak beste, ordainsarien eguneratzea ikastetxeek jasotzen duten diru-laguntza publikoei lotuta ez egotea eskatzen dute sindikatuek. "Hori izango da gakoa", erantsi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza ELA LAB Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Sindikatuak CCOO Steilas Lan gatazkak