Ekonomia -

Lan-gatazka, itunpekoan

Jaurlaritzak 27,5 milioi gehiago zuzenduko dizkio aurten itunpeko hezkuntzari

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak espero du igoera horrek laguntza eman ahal izatea sare horretan dagoen lan-gatazkan akordioa gauzatzeko.

18/19 ikasturtean, 24 greba-egun zan ziren itunpeko hezkuntzan. Argazkia: EFE.
18/19 ikasturtean, 24 greba-egun zan ziren itunpeko hezkuntzan. Argazkia: EFE.
18/19 ikasturtean, 24 greba-egun zan ziren itunpeko hezkuntzan. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikasturte honetan, alegia, 2019/20 ikasturtean, Eusko Jaurlaritzak 27,5 milioi euro gehiago zuzenduko dizkio itunpeko hezkuntzari; kontu-sail hori Gobernu Bileran onartuta, Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek adierazi du espero duela igoera horrek laguntza eman ahal izatea sare horretako sindikatuek eta patronalak hitzarmena erdietsi eta 18/19 ikasturtean 24 greba-egun eragin zituen lan-gatazkari amaiera emateko.

Euskadiko itunpeko hezkuntzaren sarearentzako hainbat kontu-sail onartu ditu Jaurlaritzak astearte honetan; hain zuzen ere, guztira 608,7 milioi euro zuzenduko ditu, eta gehienak, 606 milioik, hitzarmen hori finantzatzea izango du xede.

24 greba-egun, 18/19 ikasturtean

Sindikatuek, aurreko ikasturtean, 24 greba-egin deitu zituzten, gizarte-ekimeneko itunpeko eskoletan, lan-hobekuntzak galdegiteko asmoz. Ematen duenez, lan-gatazka horren irtenbidea ez dago gertu; izan ere, ELAk, Steilasek, CCOOk eta LABek ohartarazi dute mobilizazioak areagotuko dituztela patronalak eta Eusko Jaurlaritzak ez badie erantzuten euren aldarrikapenei. Sailburuak, bitartean, berretsi du akordioa "gatazkan dauden bi aldeek" lortu behar dutela, eta Jaurlaritzak jarraituko duela egiten "bere esku dagoen guztia", akordio hori errazteko.

606 milioi euro aurreikusi ditu Jaurlaritzak; diru hori erabiliko dute finantzatzeko pertsonal-gastuak (irakasleenak, eta gainerako langileenak), alde batetik, eta, bestetik, langile horien funtzionamendu arrunta ere, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan.

Hasi berri den 2019-2020 ikasturtean, EAEko 314 eskola pribatu daude itunpeko sarean (34 Araban, 160 Bizkaian, eta 120 Gipuzkoan); guztira, 7.157 gela daude, eta 171.000 ikasle, hau da, Euskadin eskolaturik dauden ikasleen % 49,2.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak