Ekonomia -

Errei bikoitzeko errepideak

Ibilgailu arinen gaineko ordainsariak ezartzea baztertu du Gipuzkoak

"Batzar Nagusietara eramango dugun proposamenak pisu handiko ibilgailuei eragingo die, azken finean, errepideak gehien apurtzen dituen ibilgailua baita", adierazi du Larraitz Ugartek.

Larraitz Ugarte, Gipuzkoako Azpiegitura eta Mugikortasun diputatua. Irudia: EiTB
Larraitz Ugarte, Gipuzkoako Azpiegitura eta Mugikortasun diputatua. Irudia: EiTB
Larraitz Ugarte, Gipuzkoako Azpiegitura eta Mugikortasun diputatua. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Azpiegitura eta Mugikortasun diputatuak ziurtatu duenez, Bilduk baztertu egin du legealdi honetan ibilgailu arinen gaineko ordainsariak errei bikoitzeko errepideetan ezartzea, hori dela eta, egingo duen proposamenak soilik pisu handiko ibilgailuei eragingo die.

Ugarteren esanetan, aldaketa kontuan hartuta ez litzateke arazorik egon behar oposizioaren gainerako alderdiekin -EAJ, PSE eta PP- akordio bat lortzeko; eta horrela errepideen mantentze lanak egiteko finantzaketa kamioiei ordainsariak ezartzeko, egun ordainsaririk ez dituzten errepideetan: N-I, A-15, N-121 eta GI-632.

"Oztopo izan daitekeen edozer saihestu nahi dugu. Denok bat gatoz pisu handien gaineko ordainsaria izan egon dela, erabileraren eta distantziaren arabera, eta ez denboraren arabera, egun ordainsarietatik salbu dauden sareetan".

"Akordio batera iritsi beharko ginateke laster", esan du diputatuak gai polemiko horren inguruan, hainbatetan Martin Garitanoren Gobernuak eta oposizioak talka egin eta gero.

"Batzar Nagusietara eramango dugun proposamenak pisu handiko ibilgailuei eragingo dio, azken finean, errepideak gehien apurtzen dituen ibilgailua baita", adierazi du Larraitz Ugartek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea