Ekonomia -

Negoziazio kolektiboa

Hitzarmen egonkorrak eskatu ditu Aburtok, baina malgutasunarekin

Horrela, enpresek hitzarmenak denboraldi batean ez aplikatzeko atea zabalik utzi du Enplegu sailburuak, "testuinguruak horretara behartzen duenean".

Juan Maria Aburto Enplegu sailburua. EFE
Juan Maria Aburto Enplegu sailburua. EFE
Juan Maria Aburto Enplegu sailburua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hitzarmen kolektiboek egonkortasuna izan behar dutela esan du gaur Juan Maria Aburto Enplegu sailburuak, baina enpresek hitzarmenak denboraldi batean ez aplikatzeko aukera izatea defendatu du, "testuinguruak horretara behartzen duenean".

"Hitzarmen kolektiboen ultraktibitatearen amaiera. Gure negoziazio kolektiboaren oraina eta etorkizuna" izenburupean bilera antolatu du SEA Arabako enpresaburuen elkarteak Gasteizen. Aburtok mintegiari amaiera eman dio.

Uztailaren 7an hitzarmen kolektiboen ultraktibitatea amaituko da eta Eusko Jaurlaritzak ondorioak aztertu dituela azaldu du sailburuak. Gasteizko Exekutiboak elkarrizketa sustatzeko aldebiko bilerak egin dituela erantsi du Aburtok, "borrokaren aurrean lankidetzarako" agertoki bat lantzeko.

Egonkortasuna

Gogoeta egin eta Jaurlaritzak "bi poloko" eredu bat proposatzen du, hitzarmenei "zentzuzko egonkortasuna" emateko eta enpresek hitzarmenak bazterrean uzteko aukera izateko.

"Desadostasunak" konpontzeko Lan-harremanen Kontseilua erabiltzea planteatu du Exekutiboak, hitzarmenak aplikatzen ez diren kasuetan sindikatuak eta enpresaburuak akordio batera heltzen ez badira.

"Akordiorako astia dago", adierazi du sailburuak. "Gutxieneko akordiorik gabe" Euskadin "gatazka" nagusitu daiteke, eta hori "langileentzako eta enpresentzako txarra izango litzateke", Aburtoren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea