Ekonomia -
UGT-ren Kongresua
Candido Mendez UGTko idazkari nagusi aukeratu dute berriro
Buruzagiak botoen % 86,3 jaso du, eta beste lau urtez izango da idazkari nagusi. Bere seigarren eta azken agintaldia izango da.
Erredakzioa
Candido Mendez UGTko idazkari nagusi aukeratu dute berriro larunbat honetan, kideen babes zabalarekin.
Mendez zen idazkari nagusi izateko hautagai bakarra, eta botoen % 86,32 jaso du gaurko bozketan. Orotara, 486 baiezko boto, 77 boto zuri eta 6 boto baliogabe izan dira.
Beste lau urtez izango da idazkari nagusi eta 2017an kargua utziko du, seigarren agintaldia bete ostean. 1994az izendatu zuten lehendabiziko aldiz idazkari nagusi, Nicolas Redondoren ordez. Denbora honetan, ez du inoiz kontrako botorik jaso, nahiz eta, azken kongresuan aurrekoan baino babes txikiagoa jaso.
Sindikatuko zuzendaritza taldea 10 lagunek osatuko dute aurrerantzean, eta, beraz, hiru kide gutxiago izango ditu. 5 emakumek eta 5 gizonezko osatuko dute zuzendaritza taldea.
Hauek osatuko dute UGTko zuzendaritza taldea: Candido Mendez (idazkari nagusia), Jose Javier Cubillo (Antolakuntza, Komunikazioa, eta Barne alorraren koordinazioa), Toni Ferrer (Sindikatu Ekintza eta Kanpoko alorraren koordinazioa), Almudena Fontecha (Berdintasuna), Antonio Retamino (Diruzaintza), Teresa Muñoz (Prestakuntza), Frederic Monell (Parte hartzea), Carmen Lopez (Gizarte politika), Ana Mico (Lurralde Politika eta Mobilizazioa), eta Marisa Rufino (Lan-osasuna eta Ingurumena).