17:47

Krisi Ekonomikoa 2020

Elkarrizketa

CEOE eta sindikatu espainiarren itunak ez dio EAEri zuzenean eragingo

Erredakzioa

Tomas Arrieta Lan Harremanen Kontseiluko (LHK) presidenteak azaldu duenez, sektore bakoitzeko elkarrizketa-mahaian eztabaidatu beharra dago.

1:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tomas Arrieta Lan Harremanen Kontseiluko (LHK) presidenteak azaldu duenez, CEOE patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek lan-hitzarmenen inguruan Estatu mailan egindako akordioak "ez du eragin zuzena izango" EAEn, eta sektore bakoitzeko elkarrizketa-mahaian eztabaidatu beharko da.

Arrietak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, negoziazio alor bakoitzak "hartu beharko ditu erabakiak"; hori dela eta, Espainiako Estatuko patronalaren eta sindikatu nagusien arteko itunak ez du euskal afera konponduko.

"Ez ditu gaur egun mahai gainean ditugun arazo guztiak konpontzen", gaineratu du Arrietak CEOEk eta Cepymek UGTrekin eta CCOOrekin lan-hitzarmenak luzatzeko sinatutako akordioari erreferentzia eginez. Izan ere, lan-erreformak ezarri zuen bertan behera geratuko zirela uztailaren 7rako berritzen ez ziren lan-hitzarmenak.

Hala ere, argi adierazi du akordioa ez dela "albiste txarra", urtebete edo gehiago berritu gabe daramaten lan-hitzarmenak bertan behera ez geratzea ahalbidetuko duelako.

Arrietak azpimarratu du EAEn "antzeko akordioetara iristeko eta negoziazio mahaietara eramateko premia" dagoela, nahiz eta aitortu Jaurlaritzaren eta sindikatuen arteko harreman txarrak oztopoa direla.

LHK Jaurlaritzaren mende dagoen aholkularitza zerbitzua da, eta lege-proiektuen inguruko iritzia emateaz gain, patronalaren eta sindikatuen arteko bitartekari lanak egiten ditu, lan-hitzarmenetan sortzen diren gatazkei irtenbidea emateko prozedurak kudeatzen baititu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena